| SANTA INÉS | Sorian, Vinuesa eta Montenegro de Cameros artean, Laguna Negra aintziratik hurbil, Santa Inés eskigunea dago. Azaroren 15ean, larunbata, hantxe egon gara taldekide batzuk fondo egiten. Ibilbideak Santa Inésetik (1753 m.) Montenegro de Camerosera doan pista baliatzen du. Erraza da, ez du gorabehera handirik eta elur nahikoa dagoenean 16 kilometro izan ditzake prestaturik: 8 km joanekoak eta beste hainbeste bueltatzeko. Gu joan ginen egunean 2 km (x2) besterik ez zeuden zapaldurik -gehiagorako elurrik ez zegoen-. Pista ongi zapalduta zegoen, klasiko egiteko bi arrasto eta erdiko zatia skating egiteko. Uharte taldeko web gunean esteka bat jarri dugu Santa Inésekin, telefono bat agertzen da web orriak ematen ez dituen zehaztasunak bertako arduradunari galdetu ahal izateko.
|