Uharte Taldearen II Martxa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


UHARTEKO II. IRAUPEN-ESKI MARTXA

II TROFEO UHARTE

 

Martxoaren 8an, Uharteko II. Saria, Iraupen-Eski Martxa, korritu da Erronkariko eski-pistetan. Martxa hau, Uharte Iraupen-Eski taldeak antolatzen duen bigarrena da. Lasterketa denondako irekia dago eta “klasiko” eran korritzen da. Martxak hiru distantzia ditu: 20 eta 10 km, 1995 baino lehen jaiotako neska nahiz mutilendako, eta, 2,5 km gazteendako.

Martxa iragartzeko bide desberdinak erabili dira: Uharte Taldearen web orria, II Martxa honetarako propio egindako txartela, Martxaren foiletoa, e.a. Gainera, harremanetan jarri gara beste eski-talde edota erakundeekin eta horri esker partehartzea arrakastatsua izan da. Osotara 199 pertsonak eman zuten izena: 83 helduk eta 116 gaztek; 80 emakumek eta 119 gizonezkok. Partehartzea nahiko paretsua izan da iazko Martxaren datuen aldean. Beharbada da Espainiako Iraupen-Eski Txapelketaren hurbiltasunak eragotzi digu iazko datuak hobetu ez izana. Taldeen artean hauexek hartu dute parte, Vasco de Camping, Eibar, Gasteiz, Mayencos, Peña Guara, Ardoi, Pirineos-Roncal, Uharteko, eta Erronkariko eta Uharteko eski-eskolak. Faltan bota ditugu Frantziako eskiatzaileak zailtasunak izan baitzituzten iristeko.

II Martxa baino lehenagoko egunetan eguraldia ez zen gure alde egon, oraingoan arazoa ez zen elur eskasia izan, kontrakoa baizik, Martxa arriskuan jartzeraino. Izan ere, hasiera batean Martxa El Ferialeko pistetan egiteko prestatua zegoen, baina errepidea moztuta zegoela-eta, “Rincón de Belagoa”n egokitu ziren pistak korritu ahal izateko.

Partehartzaileek ahalegindu behar izan zuten zirkuitu berriaren zailtasunak eta luze-laburra gainditzen eta horregatik hemendik txalotzen ditugu. Zorionez, Martxaren egunean eguraldia alde izan genuen eta dena espero bezala atera zen.

Gizonezkoetan, 20 km distantzian, irabazlea Erronkariko Pirinioetako eskiatzailea Iñigo Aldaz izan zen, atzetik Iñigo Macias eta Unai Sanz, Uharte Taldekoak. Emakumezkoetan irabazlea Cynthia Martinez, Uharte Taldekoa, izan zen, jarraian Amaia Marco, Mayencos taldekoa eta Maitane Bake, Erronkariko Pirinioetakoa. !0 km.ko distantzian irabazlea Xabier Gardeazabal, Vasco de Camping taldekoa, izan zen eta atzetik Julen Garjon eta Xabier Zarrantz sartu ziren helmugan, biak Erronkariko Pirinioetako eskiatzaileak; eta emakumezkoetan irabazlea Miren Aznarez izan zen eta Edurne Jamar eta Ohiane Garmendia bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, denak Erronkariko Pirinioetakoak. Azkenik, gazte mailan, mutiletan lehena Xabier Macias izan zen, bigarrena Ibaia Larregi, Uhartekoak biak, eta hirugarrena Haritz Jamar Erronkariko Pirinioetakoa; eta nesketan lehena Henar Etxeberria sartu zen eta atzetik Josune Labiano eta Uxue Loizu, hirurak Uharte Taldekoak. Guztiek bere saria jaso zuten.

Beteranoek eta gazteenek ere izan zuten bere saria: beteranoetan Mª Antonia Mangadok eta Jose Mª Razquinek eraman zuten , eta gazteetan Miren Garaioak eta Jon Valerok. Partehartzeari dagokionez Erronkariko Pirinioetako Taldea izan zen jendetsuena. Aipatutako sariez gain beste hainbat opari zozketatu ziren partehartzaileen artean.

Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiogu Martxan parte hartu duten guztiei baita babesle eta laguntzaileei: Uharteko Udala eta Uharteko Kirol Patronatua, Nafarroako Kirol Institutua, Roncalia, NavarraSki, Erronkariko Eski-Eskola, Asolaze Kanpina, Benta Juan Pito, Caja Laboral-Euskadiko Kutxa, Diario de Noticias, Mendi Kirolak, Kino Enpresako Opariak, Punto Gráfico Inprenta, eta Betula Belardietetika-ekodenda.

Aurretik urte bat daukagu hirugarren martxa prestatzeko, berrikuntzarik ez da faltako. Gure asmoa urtez urte hobetzea da partehartzaileak nahiz laguntzaileak kontent geratzeko eta iraupen-eskia goian uzteko. Laster arte

Club de Ski de fondo Huarte-Uharteko Ipar-ski Taldea

 

 

Hasiera